Sanpedrotako gomazko pala txapelketa herrikoian parte hartzeko epea, zabalik

Karkara 2018ko api. 11a, 10:19

Bikote partaideek izena emateko aukera izango dute datorren apirilaren 25era arte, asteazkena.

Gomazko pilotarekin San Pedrotan egin ohi den txapelketa herrikoian parte hartzeko izen-emate epea ireki du dagoeneko Orioko Pilota Elkarteak.

9. edizioa izango da datorren ekainean ospatuko dena. Bertan parte hartzeko baldintzak, ondorengoak: 18 urte baino gehiago izatea, eta txapelketan parte hartuko duten bikotekideetako bat gutxienez,  Aia edo Oriokoa izatea.

Parte hartu nahi dutenek  618 952 844 telefonora deitu behar dute apirilaren 25, asteazkena, baino lehen. 10 euro ordaindu beharko ditu bikote parte-hartzaile bakoitzak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!