Aiako eta Orioko ekintzaileentzat Ekiten ekosistema aurkeztu du Udal Elkarteak

Karkara 2018ko api. 13a, 14:09

Ekintzaile eta enpresarien lana aitortu eta ezagutzera emateko jarri dute martxan Ekiten ekosistema. Horrez gain, laguntza eta baliabideak ere eskainiko dituzte; hainbat ekimenen bitartez.

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten ekosistema aurkeztu du, ekintzaile eta enpresarien lana ezagutzera eman asmoz. Horretarako, eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea eskaini nahi die Udal Elkarteak; lan giro egoki bat sortu, gaiak partekatu eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.

Elkarren beharrak identifikatu, irtenbideak aurkitu eta baliabideak ekintzaile eta enpresarien eskuetan jartzeko, hiru topaketa antolatu dituzte. Apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean izango dira, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). OAZ COACHING aholkularitza etxeko Olaia Agirrek dinamizatuko ditu.

Lehenbizikoa apirilaren 24an izango da, 12:30etatik 16:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!