Giza Katearen aurkezpena egingo da apirilaren 26an Orioko kultur etxean

Karkara 2018ko api. 22a, 17:38

Ekainaren 10eko ekimenaren nondik-norakoak azalduko dira bilera ireki horretan. Arratsaldeko 19:00etan izango da.

Euskal Herrian egin den inoizko mobilizazio handiena iragarria du Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 10erako; Donostia, Bilbo eta Gasteiz, eta bidean hamaika herri lotu eta 201,9 kilometro luze izango dituen giza-katea. Aiatik eta Oriotik ere igaroko da, Eman eskua etorkizunari aldarripean burutuko den erabakitze eskubidearen aldeko ekimena.

Gure Esku Dagok giza katearen behin betiko ibilbidea plazaratu berri du, katea zein herrietatik igarotzen den eta zein herriri zein kilometro dagokion jasotzen du mapak.

Apirilaren 26an Orioko kultur etxean egingo den informazio saio horretan Aiari eta Oriori dagozkien kilometroen inguruko informazioa emango dute ezagutzera antolatzaileek. Halaber, boluntariotza lanak, ordutegiak, eta beste hainbat xehetasun argituko dituzte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!