23 haurrek hartu dute parte gaur arratsaldeko eskola pilotako partidetan

Karkara 2018ko mai. 4a, 19:36

Aiako eta Orioko benjamin eta kimuen bikotekako finalerdiak eta finalak jokatu dira.

Orioko pilota eskolako 12 benjamin eta 3 alebin, eta Aiako 5 eta 3, hurrenez hurren, izan dira lehian gaur arratsaldean Orioko pilotalekuan. Finalerdiak eta finalak jokatu dira, eskolako gazteentzat Orioko Pilota Elkarteak lehenengoz antolatutako txapelketa honetan.


Ibon Aranalde elkarteko kideak azpimarratu du denak denen kontrako sisteman jolatu dutela nahastuta, bikote finko gabe, aiar eta oriotar haurrak elkarrekin harremantzeko. Maila oso polita erakutsi dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!