'Barne eraginkortasuna eta lainoan lan egitea' ikastaroa emango da bihar

Karkara 2018ko mai. 17a, 09:56

Urola Kostako Elkarteak antolatutako Ostiral Teknologikoen baitan, prestakuntza saioa eskainiko da Mankomunitatean goizeko 9:15etatik aurrera.

Urola Kostako Udal Elkarteak Ostiral Teknologikoak izeneko egitasmoa antolatu du eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat, teknologia berriak euren enpresan txertatzen lagundu eta teknologia horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko helburuz.

Ostiral honetan, hilak 18, 09:15etan hasi eta lau orduz lanean eraginkortasuna nola hobetu eta lainoan lan egiteko gakoak emango dira, besteak beste.

Egitasmo honetan, ondorengoa eskainiko da:

  • Taldeko saioak (saio batean edo gehiagoetan partehartzeko aukera): Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera.
  • Taldeko edo banan-banako saioak (aukara bakarra parte hartzaile bakoitzeko): 4 esku hartze moten artean aukeratzeko.

Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagoetan parte hartzeko aukera eskainiko da. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da parte hartzaile bakoitzeko, azaldu dute UKUEtik.

Taldeko saioak 5-6 parte hartzailerentzat izango dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, udal elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.

Informazio gehiagorako klikatu hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!