Prekarietatea salatzeko, bi orduko lanuzte eta kontzentrazioa orain, eguerdian

Karkara 2018ko mai. 30a, 13:25

Orioko sarrerako biribilgunean ari da izaten elkarretaratzea. 

Herri sarrerako biribilgunean elkarretaratzea deitu du sindikatuak, 12:45etik 13:15era. Estatalizazioa=prekarizazioa. Lan marko propioaren alde lelopean. LABek azaldu duenez, sindikalismoak erronka garrantzitsua du prekarietateari eta pobrezia egoerari kalean erantzuna emateko, eta horregatik deitu ditu mobilizazioak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!