Astelehenean San Fermin Txikia ospatuko dute Aian eta Orion

Karkara 2018ko uzt. 5a, 15:29
Ederki pasa zuten iaz Orioko haurrek San Fermin Txikian. (Facebook Txurrumuski)

Herri bakoitzeko udaleku irekietako haurrek parte hartuko dute festan.

Iruñeako San Fermin Jaiak hastear dira, eta urtero bezala Aiako eta Orioko udaleku irekietako haurrek entzierro txikiak egingo dituzte, astelehenean.

Aian, 10:00ak aldean pregoia botako dute kultur etxe zaharretik, eta ondoren kalejira egingo dute trikitilariek lagunduta herrian barrena. Horrez gain, ohiturari jarraituz balkoietatik eta leihoetatik ura botatzeko ere eskatuko diete haur eta gaztetxoek aiarrei.

Bestalde, Orion goiz partean 2-3 urte bitarteko haurrek sanferminetako maskarak margotuko dituzte, lau urtetik gorako umeek herri-kiroletan parte hartzen duten bitartean. Ondoren, eguerdian ikastola berriaren kanpoko aldean bilduko dira denak, eta entzierro txikiak egingo dituzte taldeka, adinaren arabera bilduta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!