Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren 6. edizioaren deialdia egin du

Karkara 2018ko uzt. 6a, 09:40
Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu du proie

Izen ematea zabalik egongo da uztailaren 9tik 27ra, eta uztailaren 18an 10:00etan informazio-saio bat egingo da interesa duten gazte kualifikatuentzat.

HAZILAN proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera egin izan ohi da edizio bakoitzaren trebakuntza diseinua. Hala, 6. edizio honetan, Kudeaketa Sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek. Horixe izango da berrikuntzarik azpimarragarriena. Aurreko edizio guztietan bezalaxe, gazte kualifikatuek beharrezko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresentzat landuko dituzte proiektuak.  

Izen ematea zabalik egongo da uztailaren 9tik 27ra eta uztailaren 18an, goizeko 10:00etan, informazio-saio bat egingo da interesa duten gazte kualifikatuentzat.

 

Argibide gehiago jasotzeko: 

Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa

Vanessa Garcia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!