Gaur amaituko da Euskal Kosta Krosean izena emateko lehenengo epea

Karkara 2018ko abu. 31a, 09:53
Iazako Euskal Kosta Krosa. (Aritz Mutiozabal)

Gaur izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta bihartik irailaren 26ra bitartean inskripzioa 25 eurora igoko da.

Bigarren aldiz antolatu dute Euskal Kosta Krosa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalek, elkarlanean. Irailaren 29an izango da, eta aurtengoan, Zarautzen kokatuko dituzte hasiera eta helmuga lasterketak. 

Abuztuaren 1ean ireki zen II. Euskal Kosta Krosean eta I. Euskal Kosta Krosa-Roller proban izena emateko epea, eta irailaren 26an itxiko da. Dena den, gaur amaituko da inskripzioa 20 eurotan egiteko epea. Irailaren 1etik irailaren 26ra arte, izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira.

Hona hemen Euskal Kosta Krosari buruzko informazio guztia: https://euskalkostakrosa.eus/.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!