Irailaren 7an amaituko da Hazilan programako 6. edizioan izena emateko epea

Karkara 2018ko ira. 5a, 12:30

Hazilan ekimenaren 6.edizioan parte hartzen duten herritarrek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute.

Ostiralean amaituko da HAZILAN proiektuaren seigarren deialdian izena emateko epea. Edizio honetan enpresa kudeaketa eraginkor baterako baliagarriak diren ezagutza, tresna eta baliabide eskuratuko dituzte parte-hartzaileek.

Irailaren 11n hasiko da programa, eta 5 hilabeteko iraupena izango du, 280 orduko prestakuntza izango da.

Prestakuntza-bonoa eskuragarri
Horrez gain, Hazilan ekimenaren 6.edizioan parte hartzen duten herritarrek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Hau da, ikastaroa amaitu ondoren, bonoa duen langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.

Eskura daude Udal Elkartearen webgunean aurtengo laguntza ekonomikoen deialdia, oinarriak eta eskabideak egiteko eredua. Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, herritarrek zabalik dituzte Udal Elkartearen ateak.

Argibide gehiago jasotzeko
Hazilan proiektuan Izena emateko bi modu daude. Alde batetik, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratu daitezke interesatuak. Bestetik, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita dezakete hazilan@urolakosta.eus. Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!