Futbol eskolan parte hartzeko izen-ematea, datorren astelehenera arte zabalik

Karkara 2018ko ira. 14a, 11:00

Orioko Futbol Taldeak denboraldi honetan bere futbol eskolan parte hartzera animatzen ditu Aiako eta Orioko alebinak (2008-2007) eta benjaminak (2009-2010). Informazio gehiago jasotzeko,gaur, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan haurren gurasoei eta tutoreei zuzendutako bilera irekia egingo da, Ikastolako aretoan. 

Ikasturtean zehar, futbol saioak astelehenetan egingo dira: 17:00etan benjaminak eta 18:00etan alebin kategorikoak. Mendibeltz zelaian izango dira prestakuntza saioak ikasturte osoan zehar.

Orioko Futbol Taldetik berretsi dute haur bakoitzeko ordaindu beharreko kuota 140 eurokoa dela. Interesatuek 2095 5176 82 1060897583 kontu zenbakian sartu behar dute diru-kopuru hori,

Infomazio gehiagorako gaur, irailak 14, azalpen bilera egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Orioko ikastolako aretoan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!