karkara.eus

Eman izena Euskaraldian!

  Gutunak  Aia Orio

Dagoeneko eman daiteke izena Euskaraldiaren barruko ’11 egun euskaraz’ ekimenean parte hartzeko. Orion izena eman nahi duenak bi aukera dauzka: online egitea, http://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean. Galdetegi labur bat bete behar da. Edo, esteka honetatik deskargatu daitekeen fitxa bete eta herriko bost toki hauetan jarritako kutxatan utzi (fitxa bost toki horietan ere izango da eskuragarri): kultur etxea, Zaragueta eskola, Herri Ikastola, Maria Maestra haurreskola, Kiroldegia

Zer da Euskaraldia?
Euskaraldia Euskal Herri osoan egingo da azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Helburua da 11 egun horietan ariketa kolektibo handi bat egitea, euskararen erabilera areagotzeko, premisa nagusi honetatik abiatuta: euskaldunak beti euskaraz egingo dio euskaldunari eta euskara ulertzen duenari. Euskaraldian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, ahobizi gisa ala belarriprest gisa.

Elkarteen inplikazioa
Orion Euskaraldia antolatzen ari den lantaldeak ahalegin berezia egingo du herriko elkarteengana iristeko, haiek ere Euskaraldian parte hartzea bultzatu dezaten bere kideen artean. Elkarteen papera ezinbestekoa izango da parte-hartze masiboa lortzeko eta, horregatik, lantaldeko kideek banan-banan joko dute berengana, babesa eta laguntza eskatzeko.

Zer egin behar dute elkarteek?
Herriko elkarteei honako hau eskatuko die Euskaraldiaren lantaldeak izen-emateari begira:

  • Elkarteko kide bat edo batzuk izendatzea ordubeteko bilera bat egiteko, ondo ulertzeko zer den Euskaraldia eta zer egingo den azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean. Bilera horiek egun eta ordu hauetan izango dira: urriaren 4an, 19:00etan eta urriaren 6an, 11:00etan
  • Elkarteko hamalau lagun ‘fitxatu’, publikoki adierazi dezaten Euskaraldian parte hartuko dutela, ahobizi edo belarriprest gisa.
  • Hamalau horien izenak publiko egin, eta elkarteko kideak animatu berek ere izena eman dezaten.
  • Modu paraleloan informazioa banatu elkarteko kideen artean, garbi azaltzeko zer den Euskaraldia, zer den ahobizia, zer belarripresta… eta, beharrezko bada, prestakuntza-saio labur bat antolatu elkarteko kide eta ingurukoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa