Urola Kostako Udal Elkarteak aldi baterako 10 lanpostu betetzeko deialdia egin du

Karkara 2018ko urr. 10a, 11:30
Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza

Mantentze-lanak egiteko 8 peoi eta 2 teknikari kontratatuko dira, eta eskabideak aurkezteko epe-muga urriaren 22a izango da.

Urola Kostako Udal Elkartearen deialdiak laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea du helburu lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintzaren bidez hurrengo ezaugarriak dituzten langileak kontratatuko dituzte:

  • 4 pertsona emakumeak izango dira.
  • 3 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak.
  • 2 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta abenduan hasiko dira.

Hurrengoak dira lanpostuak: 

  • Teknikari bat, lanpostu berrien perfilak lantzeko
  • Teknikari bat, eskualdeko kultura eta sormen industrien maepoa egiteko
  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)

Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz
Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 22a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!