KARKARA elkarteak ezohiko batzarra egingo du datorren asteazkenean

Karkara 2019ko urt. 11a, 11:10

Karkara  laguntzaile eta irakurleak gonbidatu dituzte ezohiko batzarrera.

Karkara elkarteak batzarra egingo du urtarrilaren 16an, asteazkenarekin, Salatxo aretoan, 18:00etan hasita. Bertan elkartearen egoera ekonomikoa, eguneroko funtzionamendua eta etorkizunari begirako egitasmoen berri emango dute. Hori dela-eta, elkarteko zuzendaritzak Karkara laguntzaileak eta irakurleak ezohiko batzarrera gonbidatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!