Harri jasotzeko lau marka saiakera izango dira igandean Aian

Karkara 2019ko urt. 16a, 18:04

San Anton eguna ospatzeko jaialdia Aiako Idi Proba Elkarteak antolatu du. Kortaberri, Etxeberria, Galarraga eta Diez
harri-jasotzaileak beren markak hausten saiatuko dira

Aiako Idi Dema Elkarteak antolatuta, eta Aiako Udalak babestuta, harri jasotzeko lau marka saiakera izango dira igandean Aiako dema plazan, 12:00etan hasita. Lau harri-jasotzaile lau harri desberdinekin, nor bere marka  hausten saiatuko dira. Herri kirol jaialdi horrekin ospatuko dute San Anton jaia Aian.

Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak 188 kiloko kubikoarekin jardungo du lanean, bost minutuko txandan. Denbora berdinean ariko da lanean Ortzaikako Gorka Etxeberria ere, baina honek 190 kiloko errektangularrarekin jardungo du lanean. Aimar Galarraga oriotarra eta Julen Diez urizahartarra (Araba) hiruna minutuko txandan ariko dira, eta biek harri astunagoekin jardungo dute. Galarraga 235 kiloko errektangularrarekin saiatuko da marka hausten eta Diez 207 kiloko errektangularrarekin.

Igandeko harri-jasotze jaialdia osatzeko, eskualdeko beste harri-jasotzaile batzuen erakustaldia ere izango da Aiako dema plazan. Hala nola, Udane Ostolazak, Jon Unanue Goenatxok, Xabier Aranburu Guztak, Jokin Eizmendik eta Joseba Ostolazak parte hartuko dute jaialdian. Aiako Idi Proba Elkarteak herri kirolaren zaleak gonbidatu ditu igandeko harri-jasotze jaialdira, «animatu eta etorri jaialdi

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!