Asteburuan saskibaloiko alebinen txapelketako finalak jokatuko dira

Karkara 2019ko urt. 25a, 10:41

Larunbat eta igande honetan, urtarrilaren 26an eta 27an, Urola Kostako alebinen saskibaloi txapelketako finalerdi eta finalak jokatuko dira.

 Eskolarteko saskibaloiko alebinen txapelketako finalerdiak larunbatean izango dira. Orioko Herri Ikastolako bi talde eta Lardizabal Herri eskolako talde bat sailkatu dira finalerdietara.
Orioko 65, 6.mailako nesken taldeak, Orokieta B-ren aurka lehiatuko du igandeko finalerako pasea,11:00etan Zaraguetan. Orioko 52, 5. mailako mutilen taldeak Orokieta C-ren aurka jokatuko du, Orokietako frontoian. Eta Lardizabal eskolako 5.mailako mutilen taldeak Antoniano taldearen aurka jokatuko du, 10:00etan, Antoniano Kiroldegian.
 
Igandeko finalak, Aritzbatalden jokatuko dira. Goiztiarrenak 5. mailako mutilak izango dira eta 9:15ean jokatuko dute. Atzetik, adin bereko neskak lehiatuko dira 10:30ean. Segidan, 6. mailako neskak arituko dira nor baino nor 11:45ean eta, bukatzeko, maila bereko mutilen partidarekin txapelketako azken partida jokatuko da, 13:00etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!