Lan bila dabiltzanentzat bi ikastaro berri antolatu ditu UKUEk

Karkara 2019ko urt. 29a, 11:30

Ikastaroen helburua da langabezian dauden herritarrei lana bilatzen laguntzea

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro berri eskainiko ditu otsailean. Ikastaroen helburua da langabezian dauden herritarrei lana bilatzen laguntzea. Horietako bakoitzak 3 orduko iraupena izango dute, eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

Konpetentziak Helburuetan Zehaztu ikastaroa: Norbere konpetentziak ebaluatzen eta helburuetan zehazten ikasiko dute parte hartzaileek. Otsailaren 8an izango da, 09:30etik 12:30era, eta eskaraz izango da.

Egin Salto Autoenplegura ikastaroa: Norbere kabuz lan egiteko sentsibilizazioa landuko da ikastaroan. Otsailaren 19an izango da, 09:30etik 12:30era, gaztelaniaz.

Ikastaroren batean parte hartu nahi dutenek, 943-890808 telefono zenbakira hots egin, edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!