Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan asteburu eta jaiegunetan lan egiteko 2 kale ikuskatzaile behar ditu udal elkarteak

Karkara 2019ko ots. 8a, 13:06

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da.

Urola Kostako Udal Elkarteak asteburu eta jaiegunetan hondakinak biltzeko kaleko zerbitzuen ikuskapen lanak egiteko bi ikuskatzaile kontratatuko ditu, aldi baterako eta lanaldi partzialarekin.

Kontratatzen diren bi langileak maiatzean laneratuko dira, eta 2020ko abenduaren 31n amaituko zaie kontratua.

Lanpostuen eginkizun nagusia da asteburu eta jaiegunetan hondakinak biltzeko zerbitzuak kontrolatu eta ikuskatzea eta sortzen diren gorabehera eta arazoak konpontzea.

Eskatutako baldintzak
Honako tituluaren jabe izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:

  • Batxilergoa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria (edo baliokidea).
  • Bigarren hizkuntza eskakizunaren titulu edo ziurtagiriaren jabe izatea (edo B2 mailaren baliokidea).
  • B gida-baimena edukitzea.

Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da otsailaren 20an (14:00etan)

Eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Oinarriak webgunean
Lanpotuaren oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean. http://www.urolakosta.eus/eu/lan-eskaintzak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!