Joseba Ostolazaren Eskolako harri-jasotzaileek Plaza-Berri txapelketan parte hartuko dute

Karkara 2019ko mar. 5a, 12:00
Imanol Illarramendi 'Kortaberri' Aiako harri-jasaotze txapelketan. Artxiboko irudia.

Larunbat arratsaldean izango da txapelketa, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Larunbatean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Plaza-Berri harri-jasotze txapelketa jokatuko da, eta bertan izango dira Joseba Ostolazaren Eskolako harri-jasotzaileak: Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria, Joseba Ostolaza, Imanol Illarramendi Kortaberri, eta Jokin Eizmendi.

Bederatzi harri-jasotzaileek 139 kiloko Plaza-Berri harriarekin sei minutuko txanda bana osatu beharko dute. Harri hori 1981etik ez da plazaratu, beraz herri-kirol zaleek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango dute Azkoitian. Gipuzkoako Herri-Kirol Federazioak kontrolatuko du txapelketa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!