Kritika: 'Genero' literaturaren alde

Karkara 2019ko mar. 6a, 11:00

Joannes Jauregik Xabier Etxeberriaren 'Berriro Itzuliko Balitz' eleberriaren kritika egin du Berria egunkarirako.

Nahiko oharkabean pasatu da Xabier Etxeberriaren Berriro itzuliko balitz nobela, 2017ko Zubikarai sariaren irabazlea, eta, alde batetik ulertzekoa den arren zenbait kritikarik genero literaturari dioten destaina —«ez diot hori eskatzen literaturari», zioen duela bi aste, kritika fin batean, Aiora Sampedro orrikideak—, iruditzen zait zenbait nobelak merezi dutela nolabaiteko aitortza bat, aspirazio estetikorik ia gabeak izanagatik entretenimenduaren esparruan eroso eta zintzo aritzen direnean behintzat.

Halakoxea dugu, nik uste, Etxeberriaren thriller hau: gardena, orekatua, soberako handinahirik gabea eta ondo funtzionatzen duena bere generoarenbarruan. Karlos Jaso musikari nafarra du protagonista, zeina emaztearen heriotzaren dolu betean dagoen Danimarkako Heinsborg herrixkan. Liburuaren lehen partea kontakizuna girotzeari eskainia dago nagusiki: Karlosen doluaren eta egunerokoaren berri ematen zaigu, optika aski intimista batetik, eta ikusten dugu zer-nolako harremana duen inguruko pertsonekin, alkoholarekin eta Danimarkako inguru arrotzarekin. Girotze horretan, Etxeberriak agertokia prestatzen dio, ezari-ezarian, bigarren partean lehertuko den thrillerrari, eta bien bitartean elementu mendekatzaile bat tartekatzen du, beste plano batetik istorio nagusira hurbilduz doana. Eta orduan, bat-batean, bi plano horiek bat egiten dute bigarren atalean, eta kontakizunak sekulako erritmoa hartzen du. Bigarren partea nabarmen da biziagoa lehena baino, eta, arnasaldiren bat edo beste salbu, azken orrira arte eusten dio erritmoari.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!