Irudietan: Aiako eta Orioko harri-jasotzaileak Bi Harri txapelketan

Karkara 2019ko api. 1a, 11:08

Igandean Bi Harri txapelketa jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 

Igandean Bi Harri txapelketa jokatu zen Zarautzen, eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k irabazi du bigarren aldiz. Denera, 10 harri-jasotzailek parte hartu zuten txapelketan, tartean Joseba Ostolazaren Herri Eskolako Gorka Etxeberria oriotarrak, eta Imanol Illarramendi Kortaberri eta Josu Urbieta aiarrek.

Hurrengoa da sailkapena:

  1. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, 23 altxaldi
  2. Aimar Irigoien, 22 altxaldi
  3. Jexux Mari Izeta III.a, 21 altxaldi
  4. Imanol Illarramendi Kortaberri, 20 altxaldi
  5. Jokin Eizmendi, 20 altxaldi
  6. Xabier Peñagarikano Peña, 19 altxaldi
  7. Gorka Etxeberria, 18 altxaldi
  8. Iñigo Eizagirre Eiza, 18 altxaldi
  9. Sergio Mielgo, 15 altxaldi
  10. Josu Urbieta, 13 altxaldi

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!