Gora egin du parte hartzeak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Karkara 2019ko api. 28a, 16:16

14:00ak arte, Oriotarren %44,31eta Aiarren %40,62 bertaratu da hautetsontzietara botoa ematera. Azkenengo hauteskunde orokorretan, 2016. urtean, %35,95 eta %28,98koa izan zen parte hartzea ordu horretan.

 

Gaur, apirilak 28, Espainiako estatuko hauteskunde orokor eguna da. Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratuko dituzte, Orion eta Aian 6.034 herritar daude deituta botoa ematera. 2016ko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, gora egin du parte hartzeak. 14:00ak arte, Oriotarren %44,31eta Aiarren %40,62 bertaratu da hautetsontzietara botoa ematera; 2016an, aldiz, %35,95 eta %28,98koa izan zen parte hartzea ordu horretan.

Datu ofizialen arabera, EAEn, 14:00ak arte, %41,75ekoa izan da parte hartzea; Nafarroan, aldiz, %43,79koa. Beraz, 5 puntuko igoera izan da Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuaren arabera, 2016ko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, momentuz 4,6 puntu igo da parte hartzea Espainiako estatu osoan: 14:00ak arte, %41,49koa izan da. Erkidego guztietan egin du gora botoa eman dutenen kopuruak.

Ikusi eskualdeko datuak osorik, Urola Kostako Hitzan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!