Ispilu desitxuratzailea

Uxoa Zulaika 2019ko mai. 3a, 13:13

Uxoa Zulaikak KARKARAren 405. alerako, Zoriona Mendezen 'Marrak' erakusketari egindako kritika.

Duela egun batzuk Kultur Etxean izan nintzen. Zorione Mendezek Marrak erakusketa jarri du, marrazki eta grabatu ezberdinekin. Emakumeak irudikatzen ditu, batez ere, nagusiki txuri beltzean baina baita kolorea sartuz ere. Lerroek balio nabarmena dute. Aurpegi edo gorputz errealistak baino, ikuspegi pertsonalagoa erakusten digu, subjektiboa, ikuslea eta marrazkien artean ispilu desitxuratzaile bat balego bezala.

Ohituta gauden aurpegi edo gorputzak irudikatu beharrean, konposaketa irudimentsuak bilatu ditu, lerro bihurrituez, gorputzaren kontortsio arraroak bilatuz. Eta nire ustez malenkonia puntu batekin. Baina arrarotasun horrek ederrak egiten ditu.

Koloreak erabiltzen dituenean indar handia hartzen dute marrazkiek, asko irabazten dute. Emakumeen fazeta ezberdinak errepresentatu nahiko balitu bezala. Kasu batzuetan agerpen askotarikoak irudikatzen ditu, elkarrekin fusionatuak eta ikusleari begira, erronka moduko batean.

Marrazki serie hau ikusita, etorkizun oparoa iragartzen diot, jarraitu bide horretatik!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!