Danbolinfest Astea egingo dute hilaren 6tik 11ra

Karkara 2019ko mai. 5a, 12:00

Danbolin Musika Eskolako ikasleen kontzertu batekin emango diote hasiera Danbolinfest Asteari, astelehenean. Larunbatean jaialdia egingo dute egun osoan, Orioko plazan.

Danbolin Musika Eskolakoen eskutik, Danbolinfest Astea egingo dute hilaren 6tik 11ra. Ikasleek zenbait kontzertu eskainiko dituzte egun horietan, eta bestalde, larunbaterako jaialdia antolatu dute. Egun osoan izango dira egitasmoak, Orioko plazan.

Hona hemen Danbolinfest Asteko egitaraua osorik:

Egitaraua

Maiatzak 6, astelehena. Bigarren mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Kultur Etxean.

Maiatzak 8, asteazkena. Lehenengo mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Salatxon.

Maiatzak 9, osteguna. Hirugarren mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Kultur Etxean.

Maiatzak 11, larunbata.

  • 11:00. Kalejira herriko puntu desberdinetatik hasita.
  • 11:30. Instrumentuko ikasleen emanaldia.
  • 13:30. Dantzako ikasleen saioa.
  • 14:15. Bazkaria.
  • 16:00. Karaokea.
  • 17:00. Txokolate jana.
  • 17:30. Erromeria Bide batez taldearekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!