Bihar itxiko dute postaz bozkatzeko eskaera egiteko epea

Karkara 2019ko mai. 15a, 18:30

Maiatzaren 26an izango dira udal, foru eta Europako bozak. Postaz bozkatu nahi dutenek Correoseko bulegoan egin behar dute eskaera, bihar 14:00ak baino lehen.

Maiatzaren 26an izango dira udal, foru eta Europako hauteskundeak. Bihar, osteguna, itxiko dute postaz bozkatzeko eskaera egiteko epea. Beraz, botoa postaz eman nahi dutenek, Correoseko bulegora bertaratu beharko dute eskaera egitera, bihar 14:00ak baino lehen.

Correosen hainbat agiri jasoko dituzte eskaera egiten dutenek, eta horien bidez bozkatu ahalko dute. Maiatzaren 24ko 14:00ak arte izango dute postaz botoa emateko aukera.

Hona hemen udal, foru eta Europako hauteskundeei begira zehaztu duten egutegia:

  • Maiatzak 16. Posta bidez bozkatzeko eskaera egiteko azken eguna.
  • Maiatzak 19. Posta bidez bozkatzeko eskaera egin dutenei beharrezko agiriak helarazteko azken eguna.
  • Maiatzak 24. Posta bidez bozkatzeko azken eguna.
  • Maiatzak 26. Hauteskunde eguna.
  • Ekainak 15. Udal berrien eratzea.
  • Ekaineko bigarren hamabostaldia. Batzar Nagusi berrien eratzea.
  • Uztailak 2. Europako Parlamentu berriaren eratzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!