Balea Igeriketa Klubak ate irekien jardunaldiak egingo ditu ekainean

Karkara 2019ko mai. 24a, 09:00

Zarautz Balea Igeriketa Klubak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu ekaineko bigarren asterako. Jolasen eta bestelako ekintzen bidez emango dute taldearen eta taldearen jardunaren berri, eta bertaratzeko dei egin diete aiarrei zein oriotarrei.

Zarautz Balea Igeriketa Klubeko kideek azaldu dutenez, igeriketa sustatu nahi dute gazteen artean. Hala, bi fronte landuko dituzte 2019-2020 denboraldian; eskola kirola, 8-12 urte bitarteko gazteekin, eta igeriketa federatua, 13 urtetik aurrerako gazteekin.

Taldearen eta taldearen jardunaren berri emateko, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte ekaineko bigarren asterako. Hain zuzen, ekainaren 10etik 14ra bitartean izango dira, 16:50etik 19:00etara. Jolasen eta bestelako ekintzen bidez emango dute ezagutzera beren jarduna, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, eta bertaratzeko dei egin diete aiarrei zein oriotarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!