Bihar aldaketak izango dira Zarautz-Orio autobusaren linearen ibilbidean

Karkara 2019ko mai. 24a, 15:30

Automobilismoko XII. Aiako Igoera egingo dute bihar, eta beraz, itxita egongo da Aia eta Orio arteko bidea. 

Bihar, larunbata, Automobilismoko XII. Aiako Igoera egingo dute. Hala, 13:00etatik 20:00etara, trafikoarentzat itxita egongo da Aia eta Orio arteko bidea. Beraz, aldaketak izango dira Lurraldebus UK08 Zarautz-Aia-Orio autobusaren linearen ibilbidean; hain zuzen, kendu egingo dituzte Aia eta Orio arteko ohiko geldialdiak. 13:00etatik 20:00etara geldialdi bat egingo du Aian autobusak; Etxekon.

Informazio gehiago eskuratzeko, 944 333 333 telefono zenbakira deitu edota www.euskotren.eus web orria begiratu dezakete herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!