Mugikorrarekin sare sozialetarako argazkiak ateratzeko ikastaroa antolatu du UKUEk

Karkara 2019ko mai. 29a, 10:09

8 orduko prestakuntza saioa izango da, eta ekainaren 5ean eta 6an eskainiko dute Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan; 4 orduko bi saiotan banatuta egongo da ikastaroa.

Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, mugikorrarekin sare sozialetarako argazkiak ahalik eta modurik profesionalenean ateratzeko gakoak jorratuko dituen ikastaroa eskainiko du. UKUEtik azaldu dutenez, ikastaroaren helburu nagusia da, "ekintzaile nahiz enpresari txikiei, argazki profesionalagoak atera ahal izateko prestakuntza eskaintzea. Batez ere, sare sozialetan emaitza hobeak lortzeko, produktu nahiz zerbitzuen marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta".

Hurrengoa da prestakuntza saioetako gaitegia:

  • Argazkia: argia, konposizioa eta teknika. Ariketa praktikoak.
  • Argazki edizioa: kontrastea, saturazioa eta beste kontzeptu tekniko batzuk
  • Interneterako argazki formatu egokiak

Guztira, 8 orduko prestakuntza izango da, eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian eskainiko dute ekainaren 5ean eta 6ean, 4 orduko 2 saiotan banatuta; goizez izango da, 09:30etik 13:30era. Bi saioak osagarriak direnez, ezin izango da saio bakarrean izena eman. 

Argibideak eta izen-ematea
Ikastaroko plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Ekinaren 3a, astelehenean, izango da izena emateko azken eguna. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, jpino@urolakosta.eus helbidera mezua idatzi daiteke, 943-890808 telefono zenbakira deitu Johanna Pinogatik galdetuz. Horrez gain, www.ekiten.org webgunean ere jaso daiteke informazioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!