"Talentua erakartzeko edota mantentzeko giltzarriak" izango dituzte hizpide UKUEn, ostiralean

Enpresei zuzendutako saioa izango da, eta batez ere, "talentua mantentzeko eta erakartzeko estrategiak" landuko dituzte. Horretarako, nazioarteko zein eskualdeko enpresen "jardunbide egokiak" ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Bision Talent egitasmoaren barruan, Zeintzuk dira talentua erakartzeko edota mantentzeko giltzarriak? jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresei zuzendutako saioa izango da, eta parte hartzaileek hiru galdera izango dituzte abiapuntu, hain zuzen:

  • Zure enpresa lan egiteko erakargarria dela uste al duzu?
  • Zein estrategia garatzen dituzte eredu diren enpresek?
  • Gure enpresetan talentua erakartzeko eta mantentzeko zein estrategia erabili ditzakegu?

Hala, galdera horiei erantzuteko asmoz, "nazioarteko zein eskualdeko jardunbide egokiak" ezagutu eta landuko dituzte jardunaldian, eta "atzerrira joan diren pertsona talentudunen bizipenak" ere mahaira aterako dituzte.

Ostiral honetan, ekainak 21, izango da saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Lau orduko iraupena izango du, 09:00etatik 13:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!