Hilaren 24an hasiko dira Santio Auzoko jaiak

Karkara 2019ko uzt. 16a, 11:00

Uztailaren 24tik 30era bitartean Santio Jaiak ospatuko dira. Kontzertuak, mus txapelketak eta adin guztietako herritar eta bisitarientzat zuzendutako egitaraua osatu dute antolatzaileek.

Egitaraua osorik:

Uztailak 24, asteazkena

23:30 DJ Ibon
Goizaldera oilasko biltzea

Uztailak 25, osteguna - Santio Eguna-

10:30 Meza
Jarraian Zaharren hamaiketakoa
Ondoren Herri kirolak Ostolaza eta auzoko gazteen artean eta Arriya V eta Zalduak Pentatloi saiakera egingo dute

Uztailak 26, ostirala - Santa Ana Eguna-

10:30 Meza
12:00 Ume jolasak
16:30 Puzgarriak
23:00 Fan&Go

Uztailak 27, larunbata

Mus txapelketa. 16:00 Izen-ematea eta 16:30ean Mus Txapelketa
22:00 Bertsolariak (Aitor Mendiluze, Jone Uria, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso
00:00 Abiba
Ondoren DJ Biraola

Uztailak 30, asteartea

Bertso Afaria Portu Erretegian. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano
Trikitilariak: Ostolaza eta Lutxurdio

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!