Alerta Laranja eman dute gaur eta bihar, beroagatik

Karkara 2019ko uzt. 23a, 14:37

Une honetan 37 gradu daude herrian, hala ere, arratsaldean tenperatura bat-batean jaitsiko dela iragarri du Euskalmetek.

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak Alerta Laranja iragarri du gaur eta bihar, beroagatik. Une honetan 37 gradu inguru egiten ditu herrian, hegoaldeko haizea indarrean dago. Euskalmeten arabera tenperatura 40 graduraino igotzeko aukera aurreikusten dute. Hala ere, arratsaldean, kostaldean, haizeak IM-ra egin eta tenperatura bat-batean jaitsiko dela iragarri dute.

Alerta Laranjarekin batera, Abisu Horia ere eman dute eta baso-sute arriskuagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!