PAPEREKOA

'Pittitto-pottotta'

Karkara 2019ko ira. 4a, 09:14

Leire Zinkunegik, KARKARAren 408. zenbakian argitaratutako iritzia.

Aluak duen balioa hartuko du, zakilari beharrezkoak diren mugak jarriz, gizontasunaren eta emetasunaren arteko oreka berreskuratuz.

Esfinterra sentitu eta kontrolatzearekin bat; ni pittitto, ama pottotta...dio nire txikiak. Zein ederrak diren gorputz guztiak, ze ederra den bakoitzaren mugimendua eta askatasuna, inguruarekin komunikazioan. Zein ederra den bakoitza bere mugimenduan inori minik egin gabe azaltzen garenean, kontutan hartzen garenean, batak besteari lekua egiten diogunean, entzun eta elkarbanatzen garenean, elkarikasten dugunean.

Orduan nire gorputzari erreparatu diot, nire aluarekiko ditudan konplexuak, kulturak eragindako motxila zahar, mugatzaileak direla jabetuz. Eta hainbeste erasoren aurrean, zer eta bakarrik ez ibiltzeko gomendioaren iraina egiten digute. Maskulinoaren gorazarreak eta femeninoaren gutxiesteak ekarri gaitu hona. Gizarte matriarkaletan eraso portzentai oso
txikiak kontatu izan dira, naturarekin duten oreka nabarmenduz. Aldiz gizarte patriarkaletan erasoak egunerokoak eta esparru askotarikoak, naturan inpaktu ekologiko kaltegarriagoak eraginez. Boterea, zakildunaren plazerean zentratu da, edozer eta edonoren gainetik.

Sexualitate ezjakin eta mugatuan kateatuta gabiltza regetoi bortitza entzunaz, ideia eta fidelitate antzuetan galduaz, Woody Allen bezalako pederastak onartuaz. Aluak duen balioa hartuko du, zakilari beharrezkoak diren mugak jarriz, gizontasunaren eta emetasunaren arteko oreka berreskuratuz.

Noizbait eraiki ziguten zakila moztuko dugu eta hondartza den alu gozotik, berriz ere eguzkia itsasoratzen ikusiko dugu ortzi-mugan, ama-lurrarekin bat ongizatean kulunkan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!