'Heziketa libreago bat ehuntzen' formazioa eskainiko dute Zingiran

Karkara 2019ko urr. 4a, 12:30

Azaroaren 30ean izango da lehenengo formazioa, eta martxora arte luzatuko da.

'Heziketa libreago bat ehuntzen' formazioa eskainiko du Ane Ablanedo unibertsitate irakasleak, Zingira Eskolan. Lau moduluz osatutako formazioa izango da, bakoitzean azpi-gai bat jorratuko da, horregatik, saio bakoitzean eman beharko da izena. Modulu batean, bitan, hirutan ala lauetan.

Lehenengo moduluan, heziketa onaren printzipioak landuko dira, azaroaren 30ean izango da. Bigarren modulua, berriz, urtarrilaren 25ean izango da eta garapen etapak jorratuko dira, garapenaren logika eta faseen nondik norakoak, hain zuzen. Hirugarrenik, garapen fase bakoitzaren izaera eta esanahiaren inguruan hitz egingo du otsailaren 25ean. Eta, azkenik, martxoaren 7an, askatasuna eta mugaren arteko dialektika landuko da.

Informazio guztia eta izen emateak 606 76 38 50 zenbakian edo www.aneablanedo.com atarian

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!