Urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izango da

Karkara 2019ko urr. 11a, 14:30
2014an, Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Orion bildu ziren.

Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Durangon bilduko dira, eta eskualdeko emakume baserritarrek ere jardunaldian parte hartuko dute.

Datorren asteartean, urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izango da, eta Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Durangon bilduko dira, tartean Hitzez Urola Kostako emakume baserritarren elkarteko kideak. Aurten, Emakume Nekazarien Estatutua izango dute hizpide, eta hori indarrean jartzeko egiten ari diren lanen errepasoa egingo dute jardunaldian.

Hitzez elkarteak, eskualdeko emakume baserritarrak jardunaldian parte hartzera animatu ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!