Zozketa: Irabazi Gariren kontzerturako bina sarrera

Karkara 2019ko urr. 14a, 11:47

Gari & Maldanbera taldearen kontzerturako bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu KARKARAKO laguntzaileen artean. 

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da ostiralean Orioko Kultur Etxean, eta KARKARAk bi lagunentzat bina sarrera zozkatuko ditu laguntzaileen artean. Zozketan parte hartzeko hurrengo galderari erantzun beharko diote KARKARAKO laguntzaileek: 

Zein talderekin egin zen ezagun Gari abeslaria?

Laguntzailea bazara eta parte hartu nahi baduzu, idatzi "sarrerak nahi ditut" eta erantzun zuzena, karkara@karkara.eus e-postara edo bidali Whatsapp bat 688 85 73 05 mugikor zenbakira. Irabazleen izenak asteazkenean jakinaraziko ditugu.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!