Irudietan: Zarauzko eskolarteko X. Triatloi Txikia

Karkara 2019ko urr. 19a, 15:00

Musikak, guraso eta herritarren txaloek lagunduta, Orio eta Aiako LH3 eta 6 arteko gaztetxoek triatloi txikia egin dute, gaur, Zarautzen.

Hamargarren aldiz antolatu dute Triatloi Txikia Zarautzen. Eskola kirolaren barruan eta Zarauzko Triatloi Elkartearen laguntzarekin, inguruko herritako umeek aukera izan dute kirol sorta hori probatzeko. Aia, Orio, Getaria eta Zarauzko ikasleak hartu dute parte.

Zaharrenak hasi dira lehian aurrena: LH 5.eta 6. mailakoak. Ondoren iritsi da 3.eta 4. mailakoen txanda. Neska-mutilek gogotik egin dute igerian, baita bizikleta gainera igo eta lehiaketa korrika amaitu ere.

Bukaeran denentzat egon da indarrak berreskuratzeko jan-edana.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!