Zabaldu dituzte hauteslekuak Aian eta Orion

Karkara 2019ko aza. 10a, 11:12

Herritarrek 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera.

09:00etan zabaldu dituzte bozkalekuak Aian eta Orion, eta herritarrek 20:00etara arte izango dute botoa emateko aukera. Ohi bezala, Orion hiru hautesleku egokitu dituzte: udaletxea, kultur etxea eta Ikastola, eta Aian berriz, bakarra, Lardizabal Eskola zaharra.

Aurten bigarren aldiz, Espainiako Gorteak aukeratu beharko dituzte herritarrek, eta bi gutunazal sartu beharko dira hautetsontzietan. Alde batetik, gutunazal zuria. Zerrenda bakarra izaten du horrek, alderdi bakarrarena: Espainiako Kongresuan lan egingo duen alderdiarena, alegia. Eta Bestetik, izokin koloreko gutunazala. Alderdiek Senaturako aurkezten dituzten hautagaiak ageri dira hor. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!