18:00etako parte hartzea %49koa izan da Aian eta %57koa Orion

Karkara 2019ko aza. 10a, 19:08

Apirileko bozetan, Aian %56,36koa eta Orion %61,32koa izan zen parte hartzea 18:00etan.

18:00ak arte, aiarren %49,18 eta oriotarren %57,40 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera. Apirileko bozetan, Aian %56,36koa eta Orion %61,32koa izan zen parte hartzea ordu horretan, beraz nabarmen egin du behera parte hartzeak bi herrietan.

Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, erkidego guztietan gutxitu da bozkalekuetara jo dutenen kopuruak. EAEn herritarren %57'60ak bozkatu du, apirilean baino 2,45 puntu gutxiago. Joera bera jarraituz, Gipuzkoan 3,22 puntu jaitsi da parte hartzea, apirileko datuekin alderatuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!