Amaia Urkolak irabazi du Mikel Markezen 'Biribilean' diskoa

Karkara 2019ko aza. 13a, 11:30

KARKARAk zozketa bat jarri zuen martxan iragan astean, eta dagoeneko esku artean dugu irabazlearen izena: Amaia Urkola. Mikel Markezen azken lana lortu du.

Mikel Markezek lan berria argitaratu du, Biribilean izenpean. Hala, hiru hamarkadako ibilbidean egindako abestiak jaso ditu bertan, zuzenean grabatuta. Horretarako, hainbat musikariren laguntza izan du; hain zuzen, Andrea Bidart, Arkaitz Miner, Esti Markez edota Julen Alonsorena.

KARKARAk laguntzaileen artean banatu nahi izan du Markezen azken diskoaren ale bat, eta zozketa bidez egin du hori. Aurreko astean, beraz, honako galdera luzatu zuen KARKARAk webgunean: nola izena du Mikel Markezek kaleratutako lehen diskoak?

Zozketan parte hartu dute hainbat herritarrek, eta erantzun zuzena helarazi diguten laguntzaileen artean, bada diskoa etxeratzea lortu duen irabazle bat: Amaia Urkola.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!