Orioko eta Aiako hainbat sortzailek beren azken lanak aurkeztu dituzte Durangoko Azokan

Karkara 2019ko abe. 9a, 10:25

54. Durangoko Azokan izan dira, besteak beste, Mikel Markez, Olatz Zugasti edota Anjel Lertxundi.

Euskal sortzaileen eta kulturzaleen topagune bihurtu da, beste behin, Durangoko Azoka. Ostegunean zabaldu zituen ateak Landako guneak, eta gaur iluntzean bukatuko dute azoka. Hala, lau egunez 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izan dute azokara bertaratu direnek. Horrez gain, 264 erakusleiho ere jarri dituzte, 405 berrikuntzarekin: 273 liburu, 91 disko, hamasei aldizkari eta abar. 

Ekitaldi eta berrikuntza horien guztien artean inguruko herrietako sortzaileak izan dira beren azken lanak aurkezten, baita antolatu dituzten mahai inguruetan edota erakusleihoetan sinatzen ere.

Besteak beste, bertan izan dira Anjel Lertxundi, Olatz Zugasti, Oier Aranzabal edota Mikel Markez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!