PAPEREKOA

"Nire konfort-eremutik atera nahi izan dut, eta beste mota bateko argazkiak jorratzen ere hasi naiz"

Karkara 2019ko abe. 24a, 18:00

Rosana Arrutik honako argazki hau bidali digu KARKARAren 412. aldizkariko "Izpiak eta hizkiak" atalerako.

Rosana Arruti argazkilariak erretratuak jorratu ditu nagusiki bere ibilbidean zehar. “Orain arte pertsonak ardatz dituen argazkilaritza landu dut, baina nire konfort-eremutik atera nahi izan dut, eta beste mota bateko argazkiak jorratzen ere hasi naiz, etxekoen laguntzarekin”. Hala, paisaia eta sorkuntza uztartzen dituen argazkia aukeratu du Arrutik Izpiak eta Hizkiak atalerako. “2018ko urrian argazki sorta bat egin genuen Iratiko basoan. Sormen prozesua eskatzen duen argazkilaritza saioa egitea zen helburua, eta egunerokotasunean aurki daitezkeen objektuak naturan uztartzen saiatu nintzen; alegia, natura eta kulturaren arteko oreka aurkitzen”. Argazkilari oriotarra “oso gustura” dago emaitzarekin, eta herritarrekin partekatu nahi izan du bere lana.