Koronabirusaren gaineko informazioa tokiko hedabideetan

Karkara 2020ko mar. 13a, 09:00

Koronabirusa beste gairik ez da bazterretan. Gaurkotasun gai nagusi bilakatu da azken asteetan kalean zein komunikabideetan, eta Tokikom osatzen duten Euskal Herriko hedabideak ere ari dira gaia lantzen, beti ere tokiko ikuspegitik. Honako mapa hau herri hedabide horiek koronabirusari egindako jarraipenaren emaitza da; hain zuzen ere, tokiko hedabideetan gaiaz egin den lanketa biltzen du mapak.

Euskal Herriko tokiko hedabideek hainbat albiste eta elkarrizketa egin dute dagoeneko koronabirusa dela eta. Jorratutako eduki horiek guztietara loturak aurki daitezke goiko mapan; hain zuzen ere, herriaren gainean klik eginez gero, tokiko hedabide horrek landutako edukira bideratzen du mapak irakurlea. Uztarria.eus-ek koronabirusa gai hartuta sortutako edukiak ere jaso ditu Tokikomek mapa interaktiboan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!