Garraio publikoa %40 eta %60 artean murriztuko dute bihartik aurrera

Karkara 2020ko mar. 15a, 13:05

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskariaren arabera murriztuko dituzte zerbitzuak. Dena den, herritarrei lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetara joatea bermatuko zaie. Lurraldebusek jakinarazi du ez duela gaueko zerbitzurik emango; egunez, ohiko ordutegian aterako dira autobusak.

Euskadiko Garraio Agintaritzak erabaki du garraio publikoa %40 eta %60 artean murriztea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskariaren arabera. Dena den, herritarrei lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetara joatea bermatuko zaiela ziurtatu du agintaritzak. Astelehenean jarriko dituzte neurriak indarrean. Autobusen, trenen eta tranbien gaueko zerbitzuak bertan behera utziko dituzte, bestalde. Lurraldebusek jakinarazi du ez duela gaueko zerbitzurik emango; egunez, ohiko ordutegian aterako dira autobusak. Edozein aldaketa baldin bada, lurraldebus.eus atarian jakinaraziko dute. 

Gainera, autobusak hartu behar duten herritarrek neurri berezi batzuk bete beharko dituzte: atzeko atetik sartu beharko da autobusera, atzeko ateetako makinak bakarrik erabiliko dira sarreran eta irteeran eta ezingo da esku diruarekin ordaindu —soilik Mugi txartelarekin—. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!