#EtxetikMundura

Mikel Aranzabal kantuan, etxetik mundura

Karkara 2020ko api. 3a, 20:00

MIkel Aranzabal musikariak saiotxoa eskaini du bere etxetik, herritarren konfinamendua arintzeko. Gutxitan igotzen da Aranzabal oholtza gainera, baina ezohiko egoera honetan, bere hondar alea jarri nahi izan du. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur: Maxixatzen.eus-en Xabifest DJaren saioa, Zarauzkohitza.eus-en Nagore Aizpirua abeslaria, Baleike.eus-en Chango Munks ska-punk musika taldea eta Uztarria.eus-en Olatz Artola margolaria.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!