Sakelako telefonoen kokapenari buruzko datuak jasoko ditu Espainiako Gobernuak

Karkara 2020ko api. 3a, 15:29

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Espainiako Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa.

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainietako 40 milioi sakelakoren arrastoa jarraituko du Espainiko Gobernuak, populazioaren mugimenduei buruzko informazioa jasotzeko, eta informazio hori baliatuko du koronabirusaren kontrako borrokan erabakiak hartzeko. INE Espainiako Estatistika Erakundearekin elkarlanean gauzatuko du DataCOVID izeneko ikerketa, eta jakinarazi du datuak modu “anonimoan eta multzoka” aztertuko dituztela, “egoera normaltasunera itzultzeko beharrezkoa den denboran”. Telefonia konpainiek argitu dute poliziek ezingo dituztela datu horiek erabili herritarren mugimenduak zaintzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!