Haur eta gazteak itxialdia nola bizitzen ari diren jakin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Karkara 2020ko api. 6a, 08:45

Galdeketaren bidez jakin nahi dute zein sentimendu eta emozio dituzten bizi dugun testuinguru berri honetan, eta zein diren beren premiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen duten Gaztematika sareak galdeketa bat jarri du on-line, haur eta gazteen iritzia jasotzeko. Galdeketaren bidez jakin nahi dute zein sentimendu eta emozio dituzten bizi dugun testuinguru berri honetan, eta zein diren beren premiak.

Galdeketa laburra da, di-da batean erantzuteko modukoa eta, jakina, guztiz anonimoa. Hala. 10 eta 17 urte arte bitarteko gaztetxoek beheko galdeketa orria erantzun dezakete, apirilaren 13a baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!