UKUEk lana bilatzeko zerbitzua indartu du

Karkara 2020ko api. 24a, 08:28

Gertuko aholkularitza profesionala eskainiko zaie lan bila dabiltzan herritarrei. Udal elkartearen arreta zerbitzua martxan dago.

Urola Kostako Udal Elkarteak bere baliabide guztiak bideratu dizkie eskualdeko eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei, krisi-egoerak sortutako kalteen aurrean ahalik eta babes, aholku eta laguntza gehien izan dezaten. Hala, Garapen Agentziako zerbitzu guztiak buru-belarri dabiltza.: eskualdeko enpresa, ekintzaile eta bestelako eragile sozioekonomikoei bideratutako plan ekonomiko integral bat osatzearekin batera (datozen asteetan emango dute horren berri), langabeei eta lan bila dabiltzanei begirako zerbitzua indartu du.

Egungo egoeraren haritik, jarduera ekonomikoaren etenak nahitaez eragingo du langabezian eta UKUEren esanetan, "garrantzitsua da, susperraldiari begira, langabezian dauden edota lan bilaketan jarraitzen duten herritarrei gertuko aholkularitza profesionala eskaintzea".

Jendaurreko aurrez aurreko jarduera bertan behera geratu bada ere, hauek dira udal elkarteko enplegu teknikariekin zuzenean harremanetan jartzeko bideak: 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta, lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita edo online bilerak hitzartuta, aurrez posta elektronikoz idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!