Datorren astean argitaratuko da KARKARAren 416. zenbakia

Karkara 2020ko api. 24a, 18:33

Gaur hileko azken ostirala den arren, ez da KARKARArik banatuko Aiako eta Orioko postontzietan. Datorren ostegunean argitaratuko dugu aldizkariaren 416. zenbakia, apirilaren 30ean, hilabeteko azken astean. Koronabirusa izango da aldizkariko gai nagusia, baina bestelako kontuek ere izango dute tartea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!