Angeluko hilketa matxista salatzeko kazola jotzea izango da gaur

Karkara 2020ko mai. 8a, 16:00

Itxialdia hasi zenetik, Euskal Herrian gertatu den bigarren hilketa matxista da. Arratsaldeko 19:00etarako deitu dute kazola jotzea herri guztietan. 

Asteazken arratsaldean Angelun (Lapurdi) emakume bat tiroz hil zuten, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren haren senarrak. Ikerketaren lehen elementuen arabera, “nahita eragindako homizidio bat eta suizidio bat” gertatu dira. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian gertatutako laugarren hilketa matxista da; bigarrena itxialdian.

Eraso sexisten aurkako eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria plazaratzeko, protesta deitu du herri denetan Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Gaur, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan hasita, norbere balkoietara atera eta kazolak jota salatuko dute hilketa matxista.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!