Zakurrentzako gunea hesitu dute Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean

Karkara 2020ko mai. 12a, 15:50

Orioko Udalak hainbat arau ezarri ditu txakur-gunearen erabilera egokirako.

Hauek dira udalak argitara emandako arauak:

. Txakurren gorotzak jaso egin behar dira, nahitaez.

. Galarazita dago haurrak txakur-gunean sartzea.

. Txakur-guneko ateak itxita behar du beti.

. sartzerakoan eta ateratzerakoan, txakurrek lotuta egon behar dute.

. Txakurrek identifikatuta egon behar dute., eta legez dagozkien txertoak hartuta.

. Jabeak zaindu eta kontrolatu beharko ditu otzal dauden txakur emeak eta gaixo dauden txakurrak.

. Guztiz galarazita dago txakurrei tratu txarrik ematea.

. Txakurren artean gorabeheraren bat gertatzen bada, jabeena da erantzukizuna.